Planetaren ordua dela-eta hainbat eraikinek argiak itzuliko dituzte bihar
Harresia, udaletxea, parrokia eta Guadalupeko argiak ordubetez itzaliko dituzte bihar "klima aldaketaren eta biodibertsitatearen galeraren aurka".
Konekta zaitez naturarekin lelopean ospatuko dute aurtengo planetaren eguna, Hondarribiko Udalak jakinarazi duenez. Harresiak, udaletxeko fatxada, parrokia eta Guadalupe itzaliko dituzte hitzorduarekin bat eginez. “Klima aldaketaren eta biodibertsitatearen galeraren aurkako ekintza” dela gogoratu du udalak.