Baheketa masiboa egingo dute gaur arrantzaleen artean
Arrantzaontzi batean izandako COVID-19 positiboa baten ondorioz, Itsas Etxera PCR proba egitera deitu dituzte Hondarribiko arrantzaleak, 16:00etatik aurrera.
Hondarribiko arrantzaleak baheketa masiboa egitera deitu dituzte gaur, 16:00etatik aurrera. Itsas Etxean burutuko dituzte PCR probak, udalak jakinarazi duenez. Albo batetik sartu beharko dira arrantzaleak eta Matxin Arzu kaletik atera. Hondarribiko arrantzaontzi batean koronabirus positibo bat identifikatu ondotik egingo du Osakidetzak baheketa.