Indarrean dauden Arau Subsidiarioak herritarren eskura jarri ditu udalak
Plan orokorraren baliogabetzearen aurrean, Arau Subsidiarioak indarrean daudela gogorarazi du udalak, eta bere webgunean eskuragarri daudela adierazi du.
Hondarribiko Hiri Antolaketarako Plan Orokorraren (HAPO) baliogabetzea medio, indarrean dauden Arau Subsidiarioak herritarren eskura jarri ditu udalak bere webgunean, Maria Serrano Hiritarrekiko Harremanetarako zinegotziak ezagutarazi duenez. “Jakina denez, HAPO a baliorik gabe geratu da, eta tramitazio berria egiten ari gara, horrek dakarren prozesuarekin. Udala gogor ari da tramitazio berriarekin lanean, eta laster honen inguruan izangu dugu zer esan”, erantsi du arduradunak.