Aste Santuko ekitaldi erlijiosoen berri eman du Arma Plazak
Martxoaren 28tik apirilaren 5era bitarteko hitzorduen nondik norakoak azaldu ditu. Hondarribiarrei begirako bisita gidatuak indartu dituela ere jakinarazi du fundazioak.
Arma Plaza fundazioak adierazi duenez, Aste Santuko turismo eskaintza indartu du hondarribiarrei begira. Horrekin batera, ekitaldi erlijiosoen berri ere eman du erakundeak.
Hala, bisitei dagokienez, hirigune historikoan, Portuan etta Guadalupeko Gotorlekuan norbere bere kabuz ibiltzeko liburuxkak prestatu ditu. Horrez gain, Behemendi enpresak tren berdearekin hirian zehar txangoak eskainiko ditu. Informazio guztia hemen kontsulta daiteke.
Bestalde, ekitaldi erlijisioen nondik norakoak ezagutzeko bertan sar daitezke interesdunak.