[Bideoa] Lapurreta egitera sartu dira banketxe batera
Lapurrek butroiaren teknika erabili dute banketxera sartu ahal izateko. Langileek eman diote abisua Ertzaintzari, 07:00ak aldera, lantokira iristean.
Irungo Luis Mariano plazan dagoen Santander banketxean lapurreta egitera sartu dira goizaldean Banketxera sartzeko butroiaren teknika erabili dute, hau da, ondoko lokal batean zuloa egin dute —auto batekin ustez—, eta banketxera sartu dira. Lapurretaren berri banketxeko langileek eman diote Ertzaintzari, 07:00ak aldera lantokira iritsi direnean. Zabaldu diren informazioen arabera, lehen langilea iritsi denean ustez lapur bat banketxearen barrualdean zegoen oraindik.
Ertzainek Colon ingurua itxita dute, segurtasun neurri gisara. Aztertzen ari dira ea norbait dagoen banketxearen barrualdean.