Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
KirolaPolitika

Hiriko kirolak Plan Estrategiko bat behar duela uste du EAJk, «behar duen arreta eta zaintza jasotzeko»

Orain dela urtebete jeltzaleek udal gobernuari aurkeztutako Kirolaren Plan Estrategikoan oraindik aurrera pausurik eman ez dela salatu dute. Plan horrek Irunek dituen behar guztiei erantzun beharko diela esan dute, «gaur egungoei, etorkizunekoei, eta baita iraganeko arazoei ere».

Xabier Iridoy, EAJ taldeko bozeramailea.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Irun
2021/03/24

Irungo EAJ taldeak hiriko kirolaren egoeraren gaineko irakurketa egin berri du, kirolaren ingurunea sustatzearen eta bultzatzearen aldeko apustua egin dute jeltzaleek. Lehenik, hiriko kirolak Plan Estrategiko bat merezi duela esan du Xabier Iridoy bozeramaileak, «behar duen arreta eta zaintza guztia jaso ahal izateko».

EAJko kideen ustez, udalaren ikuspegiak bi ibilbide eta helburu paralelo izan beharko lituzke: egungo beharrei erantzutea alde batetik, eta bestetik, post COVID-19ko Irun hori aurreikusi eta aurreratzea ere, «etorkizuneko proiektuak garatuz».

Horregatik orain dela urtebete baino gehiago jeltzaleek udal gobernuari Kirolaren Plan Estrategikoa garatzeko proposamena egin zioten, eta Udalbatzak 2020ko aurrekontuetan partida ekonomiko bat atxiki zuela nabarmendu dute. Halere, oraindik lan horrekin ez direla hasi salatu nahi izan dute. «Egia da 2021 honetan koalizio gobernuak erreferentzia bat egin diola gure taldeak proposatu zuen planari. Baina EAJtik uste dugu lan honek jada hasita egon beharko lukeela, eta horrela defendatu izan dugu. Era berean, uste dugu plan horrek Irunek dituen behar guztiei erantzun beharko diela, gaur egungoei, etorkizunekoei, eta baita iraganeko arazoei ere. Gai asko aztertu behar dira oraindik Irungo kirol esparruan», esan du Iridoyk.

Udalak kirol instalazio berriak eraikitzeko egin beharreko obra inbertsio handiak daudela gogoratu dute, hala nola, Txenperenean atletismoari eta errugbiari zuzendutako instalakuntzak, Irungo hirugarren kiroldegia edo San Miguel Anakako futbol zelaia. Era berean, Plan Estregiko horrek dauden instalazio guztien erabilerak areagotu beharko lituzkeela esan du Iridoyk, Artaleku, Kateako kirol gunea, San Martzial-Txingudiri erreferentzia eginez. Hauei lotuta, bestelako aukera berriak aztertzen jarraitzeko beharra nabarmendu dute, «onartu berri den gobernu programak berak jasotzen duen bezala».

Bestalde, irundarren artean kirolari bultzada bat emateko plan espezifikoen garapena sustatzeko beharra sumatu dute jeltzaleek. Pertsona guztientzako eskaintza egokia eta askotarikoa nahi dute, arreta berezia eskainiz gazteenei, adinekoei, dibertsitate funtzionala dutenei eta baita emakumeei ere, «azken hauek lehen lerroan jarriz, eta kirolean baldintza eta aukera berdintasuna sustatuz».

Jeltzaleek ezinbestekotzat jo dute hiriko kirol elkarte eta kluben arteko lankidetza, koordinazioa eta laguntza bultzatzea, pandemiak eragindako ondorioei uneoro erantzuna ematen saiatuz.

Amaitzeko, gogoratu dute bere garaian aurkeztutako Kirolaren Plan Estrategiko honek hiriko kirolak bizi duen errealitateari erantzun bateratu eta koordinatu bat ematen saiatzeko helburua duela. Jarduera partikularrak edo sakabanatuak antolatzea begi onez ikusi du EAJk, baina uste dute harrobia defendatu eta sustatu nahi bada, funtsezkoa dela «eskema erregularizatu, eroso eta ordenatu batetik aurrera egitea».

«Pentsatzen eta lan egiten hasteko unea da. Irungo kirolak behar duen arreta eta zaintza izan dezan, plan estrategiko bat ahalbidetzea ezinbestekoa da. Kirolak hala merezi du, eta horrela gu guztiok gure kirolariez gozatzen jarraitzeko aukera izango dugu, nahi bezainbeste», erantsi du Iridoyk.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.