[Bideoa] Ertzaintzak ez du lapurrik aurkitu banketxean
Oraindik ez dute zehaztu zerbait ostu duten eta ez dute argitu lapur bakarra zen edo gehiago ziren, ez eta ihes egitea lortu ote duten ere.
Irungo Udalak jakinarazi berri duenez, dagoeneko zabaldu dute Kolon pasealekua eta Luis Mariano ingurua. Goizean goiz lapurreta egitera sartu dira Santander banketxera, butroiaren teknika erabilita, eta goiz osoz itxita egon da eremua.
Ondoko lokal batean zulo bat egin dute, eta banketxera sartzea lortu dute. Bertako langileek eman dute abisua (07:10ak inguruan), lapurra ikusi baitute banketxe barruan.
Ertzaintzak gezurtatu egin du lapurretako bat oraindik ere barruan egotea. Ertzaintzaren unitate berezi bat sartu da, baina ez dute inor aurkitu barruan. Oraindik ez dute zehaztu zerbait ostu duten eta ez dute argitu lapur bakarra zen edo gehiago ziren, ez eta ihes egitea lortu ote duten ere. Ingurua miatzen dabiltza ertzainak.