Euskal Ligari ekin dio Marlaxkak asteburuan
Gros A taldearen aurka lehiatzea egokitu zitzaion talde hondarribiarrari; 3-1 emaitzarekin garaipena lortu zuten donostiarrek.
Donostiako Gros A taldearen aurka ekin dio 2021. urteko Euskal Ligari Hondarribiko Marlaxka Xake Klubak. Josu Tornay, Daniel Garmendia, Aritz Tornay eta Hodei Herrera jokalariek ordezkatu zuten talde berdea asteburuko lehian, eta emaitza “ona” lortu arren, 3-1 gailendu zitzaion talde donostiarra azkenean.
Lehen fasearen hasierako lehiaren ondoren, hilaren 27an eta 28an jokatuko ditu Marlaxkak datozen bi partidak, Easo eta Gros B taldeen aurka, hurrenez hurren.