[Bideoa] Epaiketa kostuei aurre egin beharko diete gaztetxeko kideek
Erresistentzia Kutxa Nazionalaren bitartez eta diru bilketa bidez ia 4.000 euro ordainduko dituzte gazteek.
Hondarribiko Gaztetxeko kideek ezagutarazi dutenez, Egiluze jauregiaren okupazioaren harira 3.994 euroko epaiketa kostuak ordaindu beharko dituzte. Erraki langileen kontrolpeko espazioen babes sareak eskainitako Erresistentzia Kutxa Nazionalaren bitartez kostuen hein bati aurre egingo dieten arren, diru bilketa kanpaina abiatu dute osotasunari aurre egin ahal izateko. Hortaz, ekarpen ekonomikoa egin nahi duten lagunek ondoko estekara jo dezakete.
Egoeraren nondik norakoak azaltzeko ondoko bideoa plazaratu dute gazteek: