BATeko Jose Leonidas Romero, Tokiotik gertu
Orain arteko markarik onena ezarri du Errusian jokatutako meeting-ean. Datozen lehiaketetan eskuratutako puntuek baldintzatuko dute Olinpiar Jokoetarako txartela.
Bidasoa Atletiko Taldeko (BAT) Jose Leonidas Romerok gero eta gertuago sumatzen ditu Tokioko Olinpiar Jokoak. Asteburu oparoa izan du ibiltariak Errusian jokatutako meeting-ean, Dudinska hirian. 50 kilometroko proban oso fin aritu da; 4:09:48-eko marka ezarri du, orain arteko marka pertsonalik onena.
Emaitza honekin, Tokiotik gero eta hurbilago dago BATeko ibiltaria, ranking-ean sartzeko benetako aukerak ditu. Datozen lehiaketetan eskuratutako puntuek baldintzatuko dute txartel hori.