36 isun berri azken zazpi egunetan
Hilaren 15etik 21era bitarte 36 zigor espediente zabaldu ditu Udaltzaingoak Irunen, COVID-19aren pandemiari aurre egiteko ezarritako neurriak ez betetzeagatik.
Irungo Udalak gaur bertan emandako datuen arabera, azken astean (hilaren 15etik 21era bitarte zehazki) 36 isun espediente zabaldu ditu Udaltzaingoak hirian, COVID-19aren pandemiari aurre egiteko erakundeek ezarritako neurriak ez betetzeagatik.
Azken asteotako joera mantenduz, isun gehienak zirkulazio, ordutegi eta gehienezko talde kopuruak ez bermatzeagatik zabaldu dituzte; guztira, 27 lagun isundu dituzte horregatik. Bestalde, lau lagun isundu dituzte musukoa ez eramateagatik. Bi laguni ere zigor espediente bana zabaldu diete, kalean alkohola edateagatik, eta azkenik, irundar bat zigortu dute ostalaritzako ordutegia ez errespetatzeagatik.
Udaltzaingoak nabarmendu duenez, azkenaldian maiz bertaratu behar izan dira zenbait etxebizitzetan, bizilagunen kexei erantzunez. Honi lotuta espediente bat zabaldu dute azken astean.