85 lagun isundu dituzte azken astean
Hilaren 1etik 7ra bitarte 85 isun espediente zabaldu ditu Udaltzaingoak, COVID-19ari aurre egiteko ezarritako neurriak ez betetzeagatik.
COVID-19ari aurre egiteko erakundeek hartutako neurriak ez errespetatzeagatik 85 lagun isundu dituzte Irunen azken astean. Zehazki, hilaren 1etik 7ra bitarte, 63 isun espediente zabaldu dituzte hirian, zirkulazio askatasuna, ordutegia edo gehienezko talde kopurua ez errespetatzeagatik; beste 15 zigor musukoa ez eramateagatik jarri dituzte; bakar bat kalean distantzia errespetatu gabe erretzeagatik eta beste bost akta kalean alkohola edategatik izan dira.