Martxoak 8 plaza inauguratu dute
Ekitaldia egin zuten atzo udal ordezkariek eta Emeki elkarteko kideek. Aurrerantzean Martxoak 8 plaza izango du Hondarribiak.
![M8 plaza](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2021/03/m8-1.jpg)
Hondarribiko Udaleko ordezkariek eta Emeki emakumeen elkarteko kideek agerraldia egin zuten atzo eguerdian. Martxoak 8 plazaren inaugurazioa burutu zuten. Emakumearen Astearen harira antolatutako ekitaldi sortaren barruan aurrera eraman zuten inaugurazioa.