Irungo eta Hondarribiko COVID-19aren tasak 100dik beherakoak dira jada
Asteburuan hamar positibo gehiago jaso dituzte osasun zerbitzuek Irunen, eta bi Hondarribian. Tasa 76koa da Irunen, 88koa Hondarribian.
Beherantz jarraitzen dute COVID-19aren 100.000 biztanleko tasek Irunen eta Hondarribian. Asteburuan jaso diren emaitzek horretan lagundu dute: Irunen, ostiraletik igandera, koronabirusagatik hamar positibo hauteman dituzte osasun zerbitzuek orotara (bost ostiralean, bi larunbatean eta hiru igandean); Hondarribian bi izan dira kutsatu direnak, bana larunbat eta igandean.
Datu horiekin, horrela daude Irungo eta Hondarribiko tasak:
- Irun: 76 (ostegunean 79).
- Hondarribia: 88 (ostegunean 117).