COVID-19aren tasak: Irunen 79koa, Hondarribian 117koa
Atzo (osteguna) koronabirusagatik kutsatu bakarra atzeman zuten osasun zerbitzuek Hondarribian, eta beste bost, berriz, Irunen.
Lausotzen ari dira astetik astera Hondarribiko eta Irungo COVID-19aren tasak. Atzoko datuekin, Irunen 79koa da 100.000 biztanleko tasa hori, eta 117koa Hondarribian.
Atzo (osteguna), koronabirusagatik kutsatu bakarra hauteman zuten Hondarribian, eta bost Irunen.
Albiste honekin batera dagoen grafikoan urte hasieratik atzora arte herriz herri tasek izan duten bilakaera ikus daiteke.