Martxoak 8 dela-eta adierazpen bateratua plazaratu dute udal talde guztiek
EAJk, Abotsanitzek, EH Bilduk eta PSE-EEk sinatutako adierazpenak «zaintza berdintasunean» egiteko aldarrikapena jasotzen du.
Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Hondarribiko Udala osatzen duten alderdi guztiek adierazpen bateratua kaleratu dute. «Zaintza berdintasunean» egina izan dadin aldarrikatzen du idatziak, problematika erdigunean jarriz: «Ezerk ez du garrantzi handiagoa izan behar bizitza zaintzeak baino, pandemia dela-eta muturreraino prekario bihurtu eta ahuldu den bizitza». EAJk, Abotsanitzek, EH Bilduk eta PSE-EEk bat egin dute adierazpenarekin. Bertan irakur daiteke idatzia.