Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Sortu: «Ez dago burujabetza aukerarik feminismorik gabe»

Asteleheneko Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira irakurketa bat elkarbanatu nahi izan du herritarrekin Irungo Sortuk.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Irun
2021/03/03

Datorren martxoaren 8ko (astelehena da) Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira, Irungo Sortuk irakurketa bat elkarbanatu nahi izan du irundarrekin. Hedabideei bidalitako ohar batean esan dutenez, konbentzituta daude «bizi dugun momentuari ikuspegi feminista batetik erantzuteko oinarri sendoak» daudela Euskal Herrian, eta horregatik nabarmendu dute «ez dagoela burujabetza aukerarik feminismorik gabe».

Bidasoan ere mugimendu feminista aberatsa dagoela nabarmendu nahi izan dute, emakume langileen defentsan borroka esperientzia handikoa gainera. «Bide luzea, esperientzi metaketa. Eta noski, ezin ahantzi Bidasoa ibaiaren ertz honetan, jai parekideen alde parekidetasuna borrokatu duen mugimendu feministaren eredua. Tamalez, hamarkadatan konta daitekeen borroka honezkero», erantsi dute. Etxean, lantokian, kale izkinetan, tabernetan edota plaza publikoan «patriarkatu kontserbadore erreakzionarioenari» gehiegitan aurre egin behar izan dion mugimendua dela esan dute, «egunero honi guztiari aurre egin behar diogun emakume borrokalariz beteriko sarea».

Aurten, osasun egoera dela eta, M8 Asanblada Feminista Bidasoak erabaki du mobilizazio masiborik ez egitea, eta Sortuko kideek erabaki hori errespetatu eta eurena egitea erabaki dute. «Beraz, M8an Kolon Pasealekua beteko duen mobilizaziorik ikusiko ez badugu ere, Sortutik azpimarratu nahi dugu datozen egunotan borroka feministaren klabeetan ditugun egun seinalatu eta garrantzitsuak. Udaletxearen jarrera oztopatzailearen aurrean eta krisi sozio sanitarioren testuingurua izanik ere, lelo feministak zioen moduan “salda badago”!».

Izan ere, gogor salatu du Sortuk Irungo udal gobernuaren jarrera martxoaren 8arekiko. «Feminismoa ahotan eta aldaketa gutxi praktikan» esaldia erabili dute udal gobernu berriaren jarrera definitzeko, alardearen aferan barne gatazka sor dezakeen ezer ez dutela egingo esan baitzuen Elkarrekin Podemos-IU taldeak. «Tamalgarria baina berriz ere feminismoa azken plano batera udaletxean».

Honi lotuta, gobernu talde berriak  Emakumeen Mundu Martxaren amaiera (Hendaia eta Irun artean egingo dutena larunbat honetan) oztopatzeko jarrera azaldu duela salatu dute, «benetan tamalgarria eta penagarria» haien ustez. «Hau ere, antza, gobernu kide berriarekin ez da gehiegi aldatzen ari. Ez mugimendu denontzat bederen», erantsi dute.

Mobilizazioak
Bide batez, datozen egunetarako iragarritako mobilizazioetan parte hartzera deitu du Sortuk. Biharko (osteguna da) sindikatuek deitutako grebarekin bat egin dute, eta Zabaltza plazan egingo duten mobilizazioan parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak; larunbatean (hilak 6) Irun eta Hendaia artean egingo duten egitasmoan parte hartzera ere deitu dituzte herritarrak (11:30ean, Santiago zubian); eta astelehenari (hilak 8) begira, ez dute mobilizazio klabeetan deialdirik egingo, eskualdeko elkarte feministen erabakia errespetatuz.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.