Valentin Larrea konpositorea omenduko dute igandean
Itxaso Aristizabal piano jotzaileak eta Oiasso Kamerata hari orkestrak gidatuko dute omenaldia.
Kontzertu berezia eskainiko dute igandean (hilak 7) Itxaso Aristizabal piano jotzaile irundarrak eta Oiasso Kamerata hari orkestrak. Izan ere, Valentin Larrea Iturbe konspositore gipuzkoarra omenduko baitute auditoriumean, 19:00etan abiatuta. Sarrerak 3 euroan daude salgai ohiko kanaletan.
1876an jaio zen Larrea, Gipuzkoan. Obra zabala eta anitza ekoitzi zuen, eta horrek errekonozimendu ugari jasotzera eraman zuen konpositorea: Zumaian 1900ean, Azpeitian 1901ean, Irunen 1902an, Ordizian 1904an…

