Emakume langile eta pentsiodunei eskainiko diete asteleheneko mobilizazioa

Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak bat egin du Emakume Langilearen Nazioarteko Egunarekin. Astelehenero bezala, San Juan plazan bilduko dira.

Kaleak hartuko dituzte beste behin eskualdeko pentsiodunek.

Datorren astelehenean (hilak 8) berriro elkartuko dira San Juan plazan Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduko kideak, baina aldarrikapenak kutsu feminista izango du oraingo honetan. Izan ere, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunarekin bat egin dute pentsiodunek, eta 12:00etako elkarretaratzea emakumeen borrokari eskainiko diote, emakume langileen eta pentsiodunen bidezko aldarrikapenei.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.