'Faxismoa stop! Hasel askatu' lelopean elkarretaratu dira
Hamarka lagunek erantzun zioten larunbatean Lakaxita Gaztetxeak egindako deiari. Luis Marianoko komandantziaren parean bildu ziren.
70 bat lagun bildu ziren larunbatean (hilak 20) Irungo Luis Marianoko komandantziaren parean, Faxismoa stop! Hasel askatu lemapean, Lakaxita Gaztetxeak egindako deiari erantzunez. Espetxeratu berri duten Pablo Hasel rap abeslariari babesa adierazi zioten, eta haren askatasuna exijitu zuten hamarka lagunek.