COVID-19agatik 23 positibo atzo Bidasoan
Irundarren artean 17 kutsatu gehiago atzeman ziren, eta sei hondarribiarrenak izan ziren. Bi herrietako tasak 500dik beherakoak dira.
Azken egunetan bai Irun zein Hondarribiko 100.000 biztanleko tasek nabarmen behera egin arren, oraindik orain nabarmentzekoa da bi herrietan koronabirus positiboak atzematen ari direla osasun zerbitzuak. Atzo, esaterako, Irunen 17 kutsatu gehiago hauteman ziren, eta sei Hondarribian.
Bi herrietako tasa 500dik beherakoa da, larrialdi egoeratik kanpo daude. Albiste honi erantsita doan grafikoan ikus daiteke zein izan den COVID-19aren 100.000 biztanleko tasaren bilakaera, astez aste, 2021ean.
Informazio osoagoa Osasun Sailaren webgunean aurki daiteke.