300 bat lagunek Pablo Haselen askatasuna eskatu dute
Ehunka herritar bildu dira gaur (hilak 19) Irungo San Juan plazan, Pablo Hasel rap abeslariaren askatasuna eskatzeko Bidasoko GKS gazte mugimenduak egindako deiari erantzunez.
Jendetza bildu da gaur (hilak 19) Irungo San Juan plazan, Pablo Hasel rap abeslariaren askatasuna eskatzeko Bidasoko GKS gazte mugimenduak deitutako deiari erantzunez. Pablo Hasel askatu lemapean bildu dira manifestariak, ilaran, osasun neurriak errespetatuz. Elkarretaratzearen deitzaileen arabera, 300 lagun inguru bildu dira bertan. «Gaurko mobilizazioan 300 pertsona inguru elkartu gara proletalgoaren askatasunak defendatu eta Pablo Haselen espetxeratzea salatzeko. Pablo Hasel askatu! Amnistia!» esan dute sare sozialetan.