Hilaren 1etik 14ra 166 zigor espediente zabaldu ditu Udaltzaingoak
Urtarrilean zehar 75 salaketa aurkeztu zituzten, denera. Igoera nabarmena izan da hil honen lehen hamabostaldian.
Urtarrila hasieratik hil honen 14ra bitartean COVID-19 gaitzari aurre egiteko ezarritako salbuespen neurriak ez betetzeagatik Hondarribiko Udaltzaingoak jarritako salaketa kopurua da aurrekoa. Zehazki, 75 espediente zabaldu zituzten udaltzainek urtarrilean, eta 166 hil honen lehen hamabostaldian. Gorakada suma daiteke zigor espediente kopuruan Eusko Jaurlaritzaren Labi batzordeak neurriak gogortzea erabaki zuenetik. Hala, Juan Mari Altuna Herri Segurtasunerako zinegotziak zehaztu du udalerriko konfinamendua edo erkidegoko sarrerak eta irteerak ez betetzeagatik aurkeztu dituztela espediente gehien