Pablo Hasel askatzeko exijituko dute irundarrek
Bidasoko GKSk mobilizatzera deitu ditu irundarrak bihar. Atxilotu berri duten rap abeslariari babesa adieraziko diote.
Pablo Hasel rap abeslari kataluniarraren atxiloketa eta espetxeratzea salatzeko Irunen ere mobilizatzera deitu ditu herritarrak Gazte Koordinadora Sozialistak, Bidasoko taldeak sare sozialetan zabaldu duenez. Euskal Herriko beste hainbat herritan egingo duten bezalaxe, San Juan plazan bilduko dira bihar (hilak 19), Pablo Hasel askatu! lemapean. «Espainiako demokrazia burgesak proletalgoaren aurkako totalitarismoa ezarri du. Pablo Hasel askatu! Amnistia!», esan dute gazte mugimenduko kideek sare sozialetan.