Jose Grazenea Agirregomezkorta artista zendu da
Irundarra sortzez, Hondarribian igaro zituen haren bizitzaren urte gehienak. Margolariaren familia eta lagunei «hurbiltasuna» eta «samina» helarazi dizkie alkateak udalaren izenean.
Jose Grazenea Agirregomezkorta margolari hondarribiarra aste honetan zendu da 94 urte zituela. Haren senide eta lagunei «samina» eta «hurbiltasuna» adierazi dizkie Txomin Sagarzazu alkateak Hondarribiko Udalaren izenean.
Artista emankorra izan zen Grazenea. 1954an lehen aldiz bakarkako erakusketa bat egin zuenetik, haren sorkuntza lanak Gipuzkoan, Euskal Herrian, Espainiar Estatuan eta Alemanian erakusteko aukera izan zuen. Horrez gain, UR margolari taldearen sortzaileetako bat izan zen 1965ean.
Herri mailan, Klink elkarteak Hondarribiko Jaietan antolatutako pintura lehiaketako epaimahaikide izan zen 40 urte luzez, horietako gehienak, Enrique Albizu eta Javier Sagarzazurekin margolariekin batera.