Ruper Ordorika Amaia KZko oholtzara igoko da, luxuzko gonbidatuekin
Datorren ostegunean (hilak 18) eskainiko du kontzertua, 19:30etik aurrera. Sarrerak dagoeneko eskura daitezke.
Datorren ostegunean (hilak 18) Ruper Ordorikaren kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute irundarrek. Amaia Kultur Zentroko oholtza gainera igoko da, 19:30etik aurrera. Sarrerak dagoeneko eskura daitezke, 7,50 euroan, esteka honetan.
Ordorikak alboan luxuzko musikariak izango ditu: Arkaitz Miner gitarra, biolin eta mandolina jotzailea, Lutxo Neira baxu jotzaile eta Hasier Oleaga bateria jotzailea.