[Bideoa] Erritmo latinoak, jazz doinuak eta euskal musika taularatuko ditu Aldapekok etzi

Holandan sortutako Aldapeko Basque Latin Jazz izenpeko taldeak zuzenekoa eskainiko du etzi, Itsas Etxea auditoriumean.

Euskal doinuak, latinoak eta jazza uztartzen dituen Aldapeko Basque Latin Jazz taldeak zuzeneko emanaldia eskainiko du etzi, larunbatarekin, Itsas Etxea auditoriumean (19:00). Kultura departamentuak jakinarazi duenez, sarrerak 4 euroan daude salgai Arma Plaza informazio gunean edota Interneten.

Imanol Iribarrenen zuzendaritzapean euskal musika tradizionala, latin erritmo eta jazz armoniekin nahasten duen musika taldea da Aldapeko Basque Latin Jazz. 2019. urte hasieran sortu zuen Iribarrenek taldea Holandan, masterreko ikerketa lanaren ondorioz.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.