Bihar ekingo diote Anaka kalea asfaltatzeari
Julian Gayarra eta Aiako Harria kaleen artean ariko dira, astebetez. Beherako autoentzako noranzkoa zabalik mantenduko dute.
Irungo Udaleko Obra Sailak jakinarazi berri duenez, bihar (hilak 10) Anaka kalean asfaltatze lanak hasiko dituzte, Julian Gayarra eta Aiako Harria kaleen artean zehazki. Beherako autoentzako noranzkoa zabalik mantenduko dute (hiriaren erdigunera doana), hortaz, Jaizkibel kaletik sartzen direnei Julian Gayarre kaletik desbideratuko dituzte. Bertan astebetez aritzea aurreikusi du udalak.
Era berean, trafikoan ahalik eta eragin gutxiena izateko asmoz gauez zenbait lan hasi zituzten atzo. Burniola eta Aldabe kaleak lotzen dituen biribilgunearen zatia asfaltatzen hasi ziren, eta gaurtik bihar bitarte Cesar Figueroa kalearen zatia asfaltatuko dute (Artigako ibilbidearen eta Zurbaran kalean artean).