Udal gobernuak aurkeztutako dokumentuari «konkretutasuna eta sakontasuna» falta zaiola salatu du PPk
Osoko bilkuran aurkeztutako dokumentuak «orokortasun gehiegi» dituela salatu du Iñigo Manrique zinegotziak. Halere, pozik agertu da, PPk aurkeztutako hiru proposamenak onartu baitituzte.
Irungo PP taldeak gaurko osoko bilkuraren gaineko irakurketa elkarbanatu nahi izan du irundarrekin. Taldeko zinegotzi Iñigo Manriquek lehenik «ekonomiaren beherakadak eragin dituen pertsonen beharrei erantzuteko» premia nabarmendu du, eta hemendik 50 urteko Irun irudikatzen hasteko garrantziaz aritu da, «gaur hartzen ditugun erabakiek etorkizunean eragin handia izango baitute».
Irungo udal gobernuak aurkeztutako dokumentuari «konkretutasuna eta sakontasuna» falta zaiola salatu du Manriquek, «orokortasun gehiegi» dituela.
Bestalde, pozik agertu da zinegotzia, PPk aurkeztutako hiru proposamenak onartu baitituzte gaur. Jardin bertikalak egitea, coworking espazio berri bat irekitzea ekintzaileentzako eta autobus linea berri bat zabaltzea Fermin Calbetonetik, Santiago, Mendibil eta Ficobara joateko. Horiek onartu dituzte.
Udal gobernuak aurkeztutako Gobernu Programa bozkatzerako orduan aldiz, abstentziora jo du popularrak.