COVID-19agatik 27 kutsatu gehiago atzo Bidasoan
Irungo nahiz Hondarribiko 100.000 biztanleko tasek 500dik gorakoak izaten jarraitzen dute, beraz, ostalaritza itxita mantendu beharko da.
Irunen eta Hondarribian atzo COVID-19agatik positibo eman zutenen kopurua 27koa izan zen atzo (osteguna), 23 Irunen eta lau Hondarribian. Bi herriek osasun larrialdi egoera gorenean jarraitzen dute, 100.000 biztanleko tasak 500etik gora dituztelako.
Jarraian, bi herrietako tasen errepasoa. Informazio honekin batera dagoen taulan, urte hasieratik tasak bi herrietan zein garapen izan duen ikus daiteke.
- Irun: 735 (urtarrilaren 28an, 651).
- Hondarribia: 541 (urtarrilaren 28an 465).
Osasun Sailaren data basetik hartutako datuak dira horiek. Xehetasunak nahi izatekotan hara joateko aukera dago.