Puianako ekobaratzeen partzela bat eskuratzeko, 170 eskari baino gehiago

70 baratze zozketatuko ditu udalak hil amaieran. Orain, erreklamazio epe bat zabaldu dute, hilaren 17ra bitarte, behin betiko zerrenda kaleratu aurretik.

Puianako ekobaratzeak.

Puianako ekobaratzeko partzela bat eskuratzeko deialdiak sekulako erantzuna izan du. Udalaren arabera, 170 lagun baino gehiagok egin dute eskaera, 172 izan dira zehazki. Orain, erreklamazio epe bat zabaldu dute, hilaren 17ra bitarte, behin betiko zerrenda kaleratu aurretik. Guztira, 70 baratze zozkatuko dituzte izena eman dutenen artean.

Honela banatuko dituzte baratzeak: A taldean aniztasun funtzionala (30 metro koadroko hiru baratze) edo mugikortasun arazoak dituztenentzako partzelak egokituko dituzte; B taldean aldiz, gainerako herritarrentzako baratzeak egongo dira: 30 metro koadroko 65 partzela, adinaren arabera banatuko dituztenak.

Zozketa streaming bidez jarraitu ahal izango da, baina oraindik ez dute datarik zehaztu. Hil amaieran izango dela aurreikusi du udalak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.