Atzoko pintaketak gaitzesteko bat egin dute EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk
Atzo goizean Alde Zaharrean Ertzaintzaren eta jeltzaleen aurka agertutako pintaketak salatzeko komunikatua plazaratu dute hiru udal taldeek.
Ertzaintzaren eta jeltzaleen aurka atzo goizean Alde Zaharrean agertu ziren pintaketak gaitzesteko bat egin dute Hondarribiko EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk gaur plazaratutako komunikatuan. Ekintzak salatzeaz gain, «jarduteko modu hori lekuz kanpo dagoela» adierazi dute udal taldeek. Areago, «bizikidetza demokratikoan gure ideiak askatasunean adierazteko bideak ditugula», erantsi dute.
Hala, hiru alderdiek beste garai batzuekin lotutako jokabideak «gaindituta» zeudela iritzi diote. Azkenik, «gizartearen gehiengoaren irmotasunean, jarrera zibiko eta demokratikoan konfiantza dugu gure hiriko bizikidetzari kalte egiten dioten gertakari horiekin amaitzeko».