Arkolla eta Kosta auzoen arteko bidea berriro zabaldu du udalak
Luizi baten ondorioz itxita egon da bidea urtarrilaren bukaeratik. Egonkortze lanak amaituta, atzo iluntzean zabaldu zuten errepidea.
Arkolla eta Kosta arteko bidea berriz ere zabalik dagoela jakinarazi du Hondarribiko Udalak. Luizi baten ondorioz itxita zegoen bidea urtarrilaren 28tik. Orain, mendi hegaleko egonkortze lanak bukatuta, atzo iluntzean ireki zuen berriro Llobregateko igoera udalak.