Pertsona transexualen bizipenak erdigunean jarriko dituzte igandean
Ekai Lersundik aurrera eramandako borrokan oinarritutako 'Mi pequeño gran samurai' proiektatuko dute auditoriumean, 'Aztarnak' lanarekin batera.
Arantza Ibarrak zuzendutako Mi pequeño gran samurai izenpeko dokumentalak Ekai Lersundi bere buruaz beste egindako gazte transexualaren borroka gogoratzen duen ikus-entzunezko lana da. Haren bizitzaren azken bi urteetan aurrera eramandako borroka eta jasandako bizipenak agerian utziko ditu dokumentalak. Gaztearen gurasoek ere parte hartuko dute ekitaldian, eta solasaldia eskainiko dute.
Horrekin batera, Aztarnak film laburra emango dute, oroitzapenetik ihes egiten duten bizitzaren lehen urteetako gertaeren ingurukoa. Bizipen horiek bizitza osoan zehar duten eragina eta utzitako marka da ikus-entzunezko lanaren oinarria.
Proiekzioak eta mahai-ingurua hilaren 7an, igandearekin, 19:00etan. Emanaldira sartzea doan den arren, gonbidapenak jasotzea ezinbestekoa da. Horretarako Arma Plaza informazio gunera edota ekitaldia hasi baino bi ordu aurretik leihatilara jo dezakete interesdunek.