Bihar (hilak 3) egitekoa zen sari banaketa bertan behera uztea erabaki du udalak, «egungo osasun krisia eta ezarritako murrizketak direla eta».

Irungo Udalak jakinarazi berri duenez, bihar (hilak 3) egitekoa zen Irungo Kirolaren Sarien banaketa bertan behera uztea erabaki dute, «egungo osasun krisia eta ezarritako murrizketak direla eta».
Datozen egunotan jakinaraziko dute irabazleen zerrenda, prentsaren bitartez.