Hilaren 22ra arte aurreikusi du udalak ez dela erabilgarri egongo.

Irungo Udalak jakinarazi berri duenez, bi astez itxiko dute Artiako eskailera mekanikoa, matxura bat dela eta. Udalak hogei bat egun aurreikusi ditu konpontze lanak egiteko, beraz, hilaren 22ra arte (astelehena da) ez dira erabilgarri egongo.