Urteko lehen kontzertua eskainiko dute Irungo Kontserbatorioko ikasleek
5. eta 6. mailako ikasleak Oiasso museoko oholtza gainera igoko dira ostiralean. Gonbidapenak eskuratu beharko dira.
2020. urteko lehen kontzertua eskainiko dute datorren ostiralean (hilak 5) Irungo Udal Kontserbatorioko 5. eta 6. mailako ikasleek. Oiasso Erromatar Museoak jasoko du emanaldia, 19:30etik aurrera.
Ondorengo musikariak igoko dira oholtzara: Markel Akerretan (tronpeta), Urtzi Ruiz (fagota), Mikel Quilchano (oboea), Nahikari Villoria (biolontxeloa), Eneko Dieguez (saxofoia), Maitena Paillet (biolina) eta Borja Rubiños (pianoa).
Sarrera doakoa izango da, baina edukiera mugatua, beraz, aldez aurretik gonbidapenak eskuratu beharko dira. Ostiralean bertan banatuko dituzte museoan, 10:00etatik aurrera.