'Kako' Aranburu irundarrak brontzea eskuratu du Marokoko Sari Nagusian
Tokioko Olinpiar Jokoetarako txartela eskuratzea du buru-belarri tiratzaileak, eta bide onean doala erakutsi du asteburu honetan.
Basque Team taldeko Juan Jose ‘Kako’ Aranburu irundarrak brontzezko domina eskuratu du asteburuan Rabat-en (Maroko) jokatutako Sari Nagusian, skeet modalitatean hain zuzen ere. 60tik 43 plater hautsi ditu tiratzaile irundarrak, Saif Bin Futaism (52) eta Rashid Hamaden (54) atzetik sailkatuta.
Oraindik eskuratu ez badu ere, Tokioko Olinpiar Jokoetarako txartela eskuratzea du buru-belarri irundarrak, eta bide onean doala erakutsi du asteburu honetan. Hori lortzea izango du helburu datozen lehiaketetan.