60 lagun isundu dituzte astebetean
60 zigor espediente zabaldu ditu Udaltzaingoak Irunen, urtarrilaren 25etik 31era bitarte.
Irungo Udalak gaur emandako datuen arabera, azken astean (urtarrilaren 25etik 31era bitarte) 60 isun espediente zabaldu ditu Udaltzaingoak Irunen, COVID-19rekin lotutako osasun neurriak ez betetzeagatik.
Gehienak (41 isun) zirkulazio askatasuna, ordutegia eta gehienezko lagun kopurua ez errespetatzeagatik zabaldu dituzte; 15 zigor musukoa ez eramateagatik izan dira; lagun bat isundu dute ostalaritzako edukiera ez errespetatzeagatik eta azkenik, hiru akta zabaldu dituzte kalean alkohola edateagatik.
Era berean, bizilagunen kexak direla eta zenbait etxebizitzetan bertaratu behar izan dira udaltzainak. Horietako batean akta bat zabaldu dute.