Berritzeguneak eta Parean elkarte feministak indarrak batu dituzte
Oarso Bidasoko ikastetxeetako ikasleei begirako Berdintasuna Amets egitasmoaren laugarren edizioan kolaboratuko dute. Aurten ere idazlan, artelan edo ikus-entzunezkoak jasoko dituzte.
Asun Casasola Ipuin Lehiaketaren antolaketa lanetan aritzen den Parean elkarte feministak eta Berritzeguneak indarrak batu dituzte aurten. Berdintasuna Amets izeneko egitasmoaren laugarren edizioan ariko dira biak elkarlanean, gaur Berritzeguneko zuzendari Marivi Fernandez eta Parean-eko Ainara Lopezek jakitera eman dutenez.
Oarso Bidasoko HH, LH, BH eta BHOko ikasleei bideratutako egitasmoa da Berdintasuna Amets, eta ikastetxe edo institutuetatik etorritako idazlan, artelan edo ikus-entzunezko jaso nahi dituzte aurten ere bai, beti ere berdintasuna gai nagusia delarik. Gaurko agerraldian azaldu dutenez, bakarka zein taldean egin daitezke lan horiek, eta gero Parean-ek bere webgunean zintzilikatuko ditu. «Hau ez da lehiaketa bat, ez daude sariak, egiten duguna da parte hartzen dute ikastetxe guztiei diploma bat ematen diegu», azaldu du Fernandezek.
Ikastetxeek helbide honetara bidali beharko dituzte lanak, martxoaren 28a baino lehen.
«Guretzat oso pozgarria da kolaborazio hau. Aukera polita da herrigintzatik edo elkartegintzatik datorren irudikapen bat elkarbanatzea hezkuntzarekin», esan du bestalde Lopezek.
Bideo eta guzti
Laugarren edizio honetarako babes kanpaina moduko bat egin du Parean elkarteak; Euskal Herriko zenbait pertsonaia ezagunek ikasleak aurtengoan parte hartzera gonbidatu dituzte. Hona bideoa: