Irungo langabe gehienak 45 urtetik gorakoak dira
Sexuari dagokionez, emakumeen artean langabezia tasa %15,2koa da, eta gizonena %10,7koa. Iazko otsailean baino langabe gehiago daude hirian.
Lanbidek 2020ko abenduaren 31ra arte jaso dituen datuen arabera, 3.744 langabe daude hirian (%12,9ko tasa), eta horietatik 2.125 dira emakumeak (%15,2ko tasa) eta 1.619 gizonak (%10,7ko tasa). Gainera, langabe horietatik gehienak 45 urtetik gorakoak dira, 1.886 orotara (1.127 emakume eta 759 gizon).
2020ko otsailaren azken egunean, koronabirusak eragindako pandemia hasi aurretik alegia, hirian 3.553 pertsona zeuden lanik gabe %12,2ko tasarekin (2.040 emakume eta 1.513 gizon; tasak hurrenez hurren %14,6 eta %10 ziren).
Egungo datuetan oinarrituz, eta adin tarteei erreparatuta, esana dago Irunen langabe gehienak 45 urtetik gorakoak direla. Ondoren, 26-44 adin tartekoak daude, 1.530 dira (828 emakume eta 702 gizon). 25 urtetik beherakoen artean 328 dira langabeak (170 emakume eta 158 gizon).