Hondarribiko COVID-19aren tasa 500era iritsi da
Astelehenean tasak 500dik gorakoa izaten jarraitzen badu, Jaurlaritzak herriko ostalaritza ixtea erabaki dezake. Irungo tasa 677koa da.
Irun joan den astean bezala, Hondarribia ere COVID-19aren transmisioaren gorengo larrialdi egoeran da. Hau da, Hondarribiko 100.000 biztanleko tasa 500,47ra iritsi da. Astelehenean tasa hori 500dik gorakoa bada, Jaurlaritzak bertako ostalaritzaren itxiera, besteak beste, aginduko du.
Atzo, Irunen koronabirusa zuten 43 pertsona atzeman zituzten, eta beste zortzi Hondarribian. Atzoko datuak kontuan hartuz, honakoa da bi herrietako tasa:
- Irun: 677,65 (igandean 599,59).
- Hondarribia: 500,47 (igandean 412,15).
- Gipuzkoa: 534,24 (igandean 475,53).
COVID-19aren gaineko datu gehiago nahi izanez gero, joan Osasun Sailaren webgunera.