Azoka, berriz ere, eguraldi txarragatik bertan behera
Iragan asteburuan gertatu bezala, eguraldiaren iragarpena dela eta, San Pedro kaleko larunbatetako azoka ez egitea erabaki dute.
Hondarribiko Udalak jakinarazi duenez, San Pedro kaleko biharko baserritar produktuen azoka bertan behera geratu da asteburu honetan berriz ere. Eguraldiaren iragarpena medio hartu dute erabakia. Datorren asteazkenean izango da hurrengo hitzordua, Zumardian.