N-121-A errepidea zabalduko dute berriro larunbatean
Intxaurreta eta Gurutzeko lotuneen arteko errepidea zabalduko dute. Lau hilabetez lanak egin dituzte bertan.
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi berri duenez, larunbatetik (hilak 30) zabalik egongo da berriro N-121-A errepidea Irunen, Intxaurreta eta Gurutze arteko lotuneen artean. Lau hilabetez lanak egin dituzte bertan, zehazki, bi lotuneen artean dauden bi zubietako arazoak konpondu dituzte. Joan den irailean itxi zuten errepidea.
Lanei dagokionez, Alundako eta Gurutzeko zubietan egindako lanekin taulak sendotu eta iragazgaiztu egin dituzte, eta zoladura eta dilatazio junturak jarri. Datozen egunetan amaituko dituzte lanak, zoladura pintatzea soilik falta zaie.
Larunbat goizaldetik aurrera zabalduko dute.