Beste luizi bat izan da Kosta eta Arkolla auzoen arteko bidean
Llobregateko igoera erabat itxi du udalak, nahiz eta ez duen zehaztu aurretik gertatutako luiziarekin loturarik ote duen. Hilaren 19tik lau lur jausi ezagutarazi ditu udal erakundeak.
Gaur goizean Arkolla eta Kosta auzoak lotzen dituen bidean beste luizi bat izan dela ezagutarazi berri du Hondarribiko Udalak. Lur jausiaren ondorioz, errepidea itxita dagoela erantsi du, nahiz eta udaletik ez duten zehaztu Llobregateko aldapan gertatutakoarekin harremanik ote duen ala ez. Garbiketa eta egokitze lanak burutu arte itxita egongo da bidea.
Hilaren 19tik gaur arte lau luizi ezagutarazi ditu udalak: Llobregatekoa, abenduaren 28an gertatu zena; Kostako errepidekoa, zeina hilaren 22an jakinarazi zuen; eta Donostia kalekoa, herenegun jazotakoa.