Muliate eta Patximoskeneako «irregulartasunak» aztertuko dituzte Hirigintza teknikariek

Gobernu taldeak esan duenez, teknikariek irregulartasunak izan dien edo ez egiaztatuko dute, eta hala badagokio, «legez aurreikusitako neurriak hartuko dira».

Patximoskeneako promozioan irregulartasunak aztertzen ari direla dio udalak. Patximoskeneako promozioan irregulartasunak aztertzen ari direla dio udalak.

Abotsanitzen udal taldeak joan den astean ezagutaraziko «legez kanpoko» duplexen salaketari gaur erantzun dio EAJren gobernu taldeak. Muliaten eta Patximoskeneako hainbat promozio pribatuetan emandako «irregulartasunen» jakinarazpena aztertuko dutela Hirigintza teknikariek azaldu du udal gobernuak, «jakinarazpen bat jasotzen den bakoitzean egin bezala». Hortaz, haiek egiaztatuko dute legez kanpoko jokabiderik eman den edo ez, eta hala badagokio, «legez aurreikusitako neurriak hartuko dira».

Azkenik, herritarrek egindako salaketekin jarraitutako prozedura bera dela erantsi du gobernu jeltzaleak, «eta hala izaten jarraituko du».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.