Positibo berri bat Gurutze Gorrian
Azken honekin, bederatzi egoiliar dira COVID-19a dutenak Irungo adinekoen zentroan.
Gurutze Gorriaren erresidentzia maiz desinfektatu dute DYAko boluntarioek. Azken orduetan COVID-19 positibo berri bat antzeman dute Irungo Gurutze Gorriaren adinekoen egoitzan, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako txostenaren arabera. Azken honekin, bederatzi dira gaur egun gaitza duten egoiliarrak.
Era berean, Irungo Inmaculada adinekoen zentroko bi egoiliarrek COVID-19arekin jarraitzen dute.

