Osasun sistema publikoaren aldeko mobilizazioekin bat egin dute pentsiodunek
Osasun sistema publikoaren alde herritar talde batek iragarritako mobilizazioetan izango dira. Bihar eta etzi elkarretaratzeak egingo dituzte.
Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak osasun sistema publikoaren alde herritar talde batek iragarritako mobilizazioak babestu berri ditu. Hala, biharko (hilak 20) erdialdeko anbulatorioan antolatutako elkarretaratzean (19:00etan) eta ostegunerako (hilak 21) Dunboakoan egin duten mobilizazioetan ere (13:00etan) izango dira.
«Dudarik gabe, osasuna eta bizitza dira daukagun gauzarik garrantzitsuena, hori dela eta modu solidarioan eta arduratsuan babestu egin behar ditugu. Baina ezinbestekoa dugu Osasun Publikorako beharrezkoak diren giza baliabideak eta baliabide materialak izatea», esan dute hedabideei bidalitako ohar batean.