[Bideoa] Emekik ekoitzitako 'Antzina eta Gaur' liburuaren 400 kopia geratzen dira soilik
Argitalpenaren 2.500 ale plazaratu zituen emakumeen elkarteak Gabonen aurretik; «arrakasta izugarria» izan duela iritzi diote kideek.
Emeki emakumeen elkarteko kideak «oso pozik» agertu dira Gabonen aurretik plazaratutako Antzina eta Gaur liburuak izan duen «arrakasta izugarriarekin». Izan ere, argitaratutako 2.500 liburuetatik 400 kopia geratzen dira soilik. Interesa duten herritarrei ere banaketa puntuak gogoratu dizkie elkarteak: BAZ, liburutegia, Itxola eta Arma plaza informazio gunea.
Abenduaren 21ean antolatutako ekitaldi hunkigarrian ezagutarazi zuen Emekik ekoitzitako argitalpena. Horrekin batera, Emakumeen V. Pala Txapelketa biltzen duen dokumentala ere aurkeztu zuen elkarteak. Ondokoa da bideoa: