Caser Betharramgo bigarren txertaketa saioa txalotu du PSE-EEk
Txertaldia berri «ontzat» jo arren, osasun segurtasun neurriak errespetatzen jarraitzera deitu ditu herritarrak Iosu Alvarez sozialisten bozeramaileak.
Iosu Alvarez Hondarribiko PSE-EEren bozeramailea «asebeteta» agertu da igandean Caser Betharram adinekoen egoitzan izandako txertaketa saioarekin, komunikabideetara igorritako ohar batean azaldu duenez. «Oso berri ontzat» jo du koronabirusaren aurkako Pfizerren bigarren dosia zentroko egoiliar zein langileei administratu izanagatik. Alvarezek gogoratu du, hala ere, osasun segurtasun neurri guztiak betetzea ezinbestekoa dela Espainiako Osasun Ministerioak txertaketa aurreikuspenak bete bitartean.